Primary Mobiloid Glut | Robert Rauschenberg | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Robert Rauschenberg: Gluts

2010.02.13 - 2010.09.12

Robert Rauschenberg-ek (1925–2008) trebetasun bitxia zuen: beste batzuek baztertutako objektuak berrerabili eta bigarren bizitza bat ematen zien. Gluts, 1986–95, haren azken eskultura-saila izan zen eta horretan metalezko objektuak —bide-seinaleak, ihes-hodiak, kalandrak, pertsianak— elkarrekin muntatu zituen. Hala sortu zituen lanetan, muntaia unitate bat da eta osotasuna atalen batzea baino gehiago.

"Soberakinen garaian gaude. Lukurreriak ez du mugarik", azaldu zuen Rauschenbergek Gluts sailaren inguruan. Lan horiek sortzeko haren jaiotza-estatu Texasek izandako krisialdi ekonomikotik abiatu zen; izan ere, hango petrolio-merkatuan soberakinak (glut ingelesez) zeudelako egin zuen porrot ekonomiak. Bilboko erakusketako eskulturak handiak eta konplexuak izan ziren; hala muntaketa horien monumentaltasuna agerian jarri zen, eta, aldi berean, Rauschenbergen ezaugarri den dinamika berezia azaldu zen, hots, eskulturaren eta pinturaren arteko mugak lausotu zituela. Artista estatubatuar handi honi Museoak jadanik atzera begirako erakusketa zabal bat eskaini zion 1998–99an.


 

Robert Rauschenberg
Primary Mobiloid Glut, 1988
Metalezko muntaia eta goma
111,8 x 170,2 x 68,6 cm
Bilduma pribatua
© Robert Rauschenberg-en ondarea / baimena ematen du honek: VAGA, New York, NY

Partekatu