Etel Adnan

Etel Adnan
(Beirut, 1925)
Sin título, ca. 1995-2000
Guggenheim Abu Dhabi

Etel Adnan artista (Beirut, 1925) #GuggenheimAbuDhabi bilduman dago. Sausalito (Kalifornia) eta Paris artean banatzen ditu etxea eta lana, eta bere belaunaldiko poeta, idazle, ekintzaile eta pentsalari garrantzitsuenetako bat da. Hainbat diziplinatan gailendu da; besteak beste, poesia, entsegua, eleberria, pintura, marrazkia eta zinema.

Haren lanetako askok bezala, Titulurik gabea (ca. 1995-2000) obrak Sausalitoko etxeko leihotik ikusten duen bezalaxe irudikatzen du Tamalpais mendia. Adnanek espatula eta kolore aseak erabili ditu mendia konfiguratzeko, hainbat tonutako angeluzuzenak eta karratuak aplikatuta; forma horiek margolanaren gainean flotatzen ari direla ematen du, etereoak dirudite. Irudi horrek Libanoko Sanninne mendiaren profila dakarkigu gogora; artistak desplazamenduari buruz duen ideiatik sortzen da, eta «etxe» gisa hartzen ditugun toki desberdinek sentiarazten duten etxekotasuna islatzen du.