Guggenheim

ETH Zurich, Switzerland. Gramazio Kohler Research

Airean muntatutako arkitektura, berrebaluatua – Plano birtualean biziz

Airean muntatutako arkitektura seiehun metroko garaiera duen oinezkoentzako hiri ideala da, 30.000 biztanlerentzako pentsatua. Fabio Gramazio eta Matthias Kohlerrek sortu zuten Raffaello D’Andrearekin 2012an egindako diziplina arteko proiektu baten baitan. Hiriaren metaegitura drone hegalari autonomo bidez eraikiko litzateke, baita etengabe eraldatu eta azkenean desmuntatuko ere. Motion. Autos, Art, Architecture erakusketa honetarako, jatorrizko egitasmoa eguneratu du ETH Zuricheko Gramazio Kohler Researchek, eta gizaki birtual autonomoz bete du hiria ETH Zuricheko Computer Vision and Learning Groupekin elkarlanean. Plano errealaren eta birtualaren arteko uztarketari esker, hiriko bizitzaren lekuko dira ikusleak. Bizitza hori denbora errealean garatuz doa ordenagailuz sortutako abatarren bidez. Adimen artifizialari esker, abatarrek beren bidea egiten dute informatikoki sortutako ingurune arkitektonikoaren barruan. Bisitariek urrunetik zein lehen pertsonaren ikuspegitik behatu dezakete erabat renderizatutako utopia horren barne-bizitza. Haren ondoan hiriaren jatorrizko maketa dago ikusgai: sei metroko garaiera du, eta 1:100 eskalan egina dago.

Gramazio Kohler Research, ETH Zurich

Computer Vision and Learning Group, ETH Zurich

Human Motion Model

Human Body Model

Mentoreak
Fabio Gramazio, Matthias Kohler, Siyu Tang

Taldekideak
Sarah Schneider, Romana Rust, Yan Zhang, Jonathan Lehner, Maximilian Rietschel, Alessandra Gabaglio, Gonzalo Casas, Michael Lyrenmann

Kideak
NVIDIA, Alemania
Lenovo, Austria

Flight Assembled Architecture, 2011‑2012
Gramazio & Kohler eta Raffaello D`Andrea honekin lankidetzan: ETH Zurich.
Bezeroa: FRAC Centre
Adituak: Eraikuntza-fisikako arlo-burua, Prof. Jan Carmeliet, ETH Zurich; Empa; Dr. Lüchinger + Meyer Bauingenieure AG; Amstein + Walthert AG