viajes-2024
Lagunak

2024rako bidaiak

Informazio gehiago

Oiane Salazar (Tel. 944 359 081)

Hona hemen Museoaren Lagun guztientzat 2024ko programatutako bidaien datak.

ARCOmadrid 2024ko martxoak 7 eta 8
ARCOmadriden edizio berria martxoaren 6tik 10era egingo da, eta Guggenheim Bilbao Museoak azoka ezagutzeko bisita gidatua eta jarduera-programa bat antolatu du Lagun guztientzat, tartean, Errege Bildumen Galeria bisitatzea.

ARCOmadriden 43. edizioa IFEMA MADRIDen erakustazokan zabalduko da, eta Karibea izango du protagonista, eremu geografiko horretan kokatutako herrialdeekin loturiko galeria eta artisten sorta bat aurkeztuko baitu.

Deskargatu hemen programa osoa

Iruñea, 2024ko maiatzaren 10tik 12ra
Otsailean, Iruñeko June Crespo artistari eskainitako erakusketa inauguratuko dugu Museoan. Bide batez, Nafarroako hiriburuko erakusketa-guneak ezagutuko ditugu; hala nola, Oteiza Museoa edo Nafarroako Unibertsitatea Museoa, Rafael Moneo arkitektoak diseinatua.

Deskargatu hemen programa osoa

Stockholm eta Kopenhage, 2024ko ekainaren 16tik 21era
Hilma af Klint (1862–1944) artista suediarraren jaioterria bisitatzeaz gain, Eskandinaviako udako egun luzeez gozatuko dugu, eta Suediako Midsommar ere biziko dugu. Hilma af Klinten obra aurkitu da azken urteetan, eta horren erakusketa bat egingo dugu urrian Museoan.

Deskargatu hemen programa osoa

Londres: National Gallery, Frieze eta musika, Urriak 11–14 - PLAZAK AGORTUAK
Friezerekin eta National Galleryren bigarren mendeurrenarekin bat eginez, Van Goghi
eskainitako erakusketa berria bisitatuko dugu ateak itxita, eta Londresko musika-denboraldiaz
gozatuko dugu Patricia Sojorekin.

Deskargatu hemen programa osoa

Japonia: Urriaren 19tik 30era, 2024
Yoshitomo Nara artistari eskainitako erakusketa dela-eta, ibilbide handi bat egitea proposatzen dugu Japonian eta bertako kultura harrigarrian barrena, tradizioaren eta modernitatearen artean.

Informazio gehiago

Oiane Salazar (Tel. 944 359 081)