Talleres-de-verano
Familiak
Ekainaren 23tik uztailaren 11ra

2025eko udako tailerrak. Artea mugimenduan

Prezioa

80 € Lagunek, 100 € publikoak oro har

Lekua

Jarduerak hezkuntza-espazioetan eta Museoko aretoetan egingo dira, eta, eguraldi ona izanez gero, eraikinaren inguruan.

Informazio gehiago

Horrela nahi dutenek hamaiketakoa ekarri ahal izango dute goiz erdian hartzeko. Margotzeko, mantala edo arropa egokia ekartzea gomendatzen da, eta hori Museoan utzi ahal izango da astean zehar.

Udan, Museoko instalazio zabalak mihise bizi bilakatzen dira, eta, bertan, trazuak aldatu egiten dira parte-hartzaile bakoitzaren bultzadaren arabera. Ingurune ireki horretan, libreki jolastu, esperimentatu eta sortu ahal izango da, irudimenari aurrea hartzen utziz. Tailer hauetan, artea eta mugimendua batu egiten dira bizipen paregabea sortzeko. Oinez, biraka, saltoka, irrist eginez edo dantzan, gorputzak eta koloreak espazioan nola elkarreragiten duten aztertuko da.

Refik Anadol, Helen Frankenthaler eta Barbara Krugerren erakusketak bisitatuko ditugu, eta artea egiteko hainbat modu ezagutuko ditugu, haien lana inspirazio-iturritzat hartuta, berrikuntzan eta esperimentazio plastikoan oinarritua. Museoko obretan barrena ibiliko gara, esperientzia paregabeak bizitzeko, eta instalazio murgiltzaileetan sartuko gara, gure zentzumenekin konektatzeko. Ondoren, ekintzaz eta aurkikuntzaz betetako tailerretan murgilduko gara, ingurune irekian, eta, bertan, bakoitzak jolastu eta bere artea ikertu eta asmatu ahal izango du, bere erritmoan.

Ikasteko, sortzeko eta lagun berriak egiteko aukera, jarduera artistikoez  gozatzen dugun bitartean. Egunero, abentura berri bat!

2013–2021 urte artean jaiotako haurrentzat

Adina:

  1. adineko taldea: 2021-2019 artean jaiotakoak
  2. adineko taldea: 2018-2013 artean jaiotakoak

Egunak:

  1. Astea: ekainaren 23tik 27ra [gaztelaniaz]: 2 talde, bat 1. adineko taldea eta bestea 2. adineko taldea.
  2. Astea: ekainaren 30etik uztailaren 4ra [euskaraz]: 2 talde, bat 1. adineko taldea eta bestea 2. adineko taldea.
  3. Astea: uztailaren 7tik 11ra [gaztelaniaz]: 2 talde, bat 1. adineko taldea eta bestea 2. adineko taldea.

Ordutegia: 9:30–13:30 (iraupena: egunero 4 ordu 5 egunetan).
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara.

Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Adria Parravicini, Zaloa Ipiña, Monica Rodriguez-Curiel, Mertxe Periz, Maider Ugarte.

Prezioa

80 € Lagunek, 100 € publikoak oro har

Lekua

Jarduerak hezkuntza-espazioetan eta Museoko aretoetan egingo dira, eta, eguraldi ona izanez gero, eraikinaren inguruan.

Informazio gehiago

Horrela nahi dutenek hamaiketakoa ekarri ahal izango dute goiz erdian hartzeko. Margotzeko, mantala edo arropa egokia ekartzea gomendatzen da, eta hori Museoan utzi ahal izango da astean zehar.