
2026 bidaiak
Informazio gehiago
*(egunak alda daitezke)
Noraino iritsiko zara Museoarekin 2026an?
Hona hemen helmugetako batzuk: Madril, Lisboa, Omako basoa, Arles, Avignon, Milan, Reggio Emilia, besteak beste. Adi hurrengo enews berriei!
Madril
Martxoak 4–5
Ezagutu ARCO eta gozatu Museoaren Lagunentzako sarbide esklusiboaz. Arte garaikidez betetako bidaia labur bezain bizi honek Tetuaneraino eramango gaitu; hots, goraka doan kultura-ardatz bilakaturiko Madrilgo barrutiraino .
Lisboa
Apirilak 16–19
Sartu bete-betean Lisboari darion argi berezi horretan eta hiriko eszena artistiko bizian. Maria Helena Vieira da Silvaren obra ezagutuko dugu, baita MACAM (Museu de Arte Contemporânea Armando Martins) berria eta bilduma pribatu liluragarri bat ere.
Omako Basoa
Apirilak 24
Agustin Ibarrolaren lanik ezagunenetako batean sartuko gara buru-belarri euskal artistaren familiaren eskutik. Egun bateko ihesaldi paregabea artea natura bete-betean ezagutzeko.
Arles – Avignon – Porquerolles
Maiatzak 13–17
Murgildu zaitez Frantzia hegoaldearen xarman, Anselm Kieferren babeslekuan, eta bisita ezazu LUMA Arles arte-zentroa, Frank Gehryk Arlesko tren-lantegi ohietan diseinatutako altzairu eta kristalezko eraikin ikusgarria. Artista mordoaren inspirazio-iturri izan diren paisaia ikonikoak ezagutuko ditugu. Artea, arkitektura eta natura uztartzen dituen esperientzia ahaztezina.
Karrantza, Mutur Beltz
Ekainak 21
Ardi-mozte prozesu betean, Mutur Beltz ezagutuko dugu: agroekologiatik, praktika artistikotik eta diseinutik abiatuta Karrantzako ardia sustatzera bideratutako bizi-proiektua. Pozalaguako kobazuloetan barrena ere ibiliko gara, eta Karrantzan bazkalduko dugu.
Milan
Azaroak 4–8
Ezagutu Milan eta inguruak bertako arte eta arkitektura garaikidean barrena egingo dugun ibilbidean. Vareseko Panza Bilduman (Villa Panza), Dan Flavinen argi-instalazioek espazioaren pertzepzioa eraldatzen duen murgiltze-esperientzia paregabea eskainiko digute. Italiako bidaldia osatzeko, David Chipperfielden arkitektura eta Collezione Maramotti ikusiko ditugu Reggio Emilian.
2026ko Udazkena
Santander eta Aviles
gau 1
Erakusketa gune berri-berriak ditugu zain Kantabrian: Faro Santander eta Lafuente Artxiboa. Kantauri isurialdeko bisita Avileseraino luzatuko dugu, eta bertan, Fernando García Dory artistak sortutako INLAND plataformaren lana ezagutuko dugu.
Artea, lurraldea eta gizarte-aldaketa bat eginda Espainia Hutsari buruzko hausnarketan, arte-sorkuntza iraunkorra helburu duen Arte eta Klimaren lehen Biurtekoa dela eta.
Informazio gehiago
*(egunak alda daitezke)
