Aventuras-artisticas
Familiak
Martxoak 7 eta 14, larunbatak, eta martxoak 8 eta 15 igandeak

Abentura artistikoak: Babestu dezagun lurra!

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Lurraren arteak erakusketan barrena ibiliko gara lur heze, hosto lehor, berde sutsu zein marroi biziko obren bidez zentzumenak piztuz. Bisitaren ondoren, tailer bat egingo dugu, eta bertan, lurrarekiko loturei eutsiko diogu elementu naturalak erabilita: irudimena askatuko dugu kafea, kurkuma, erremolatxa edo lokatza bezalako pigmentuekin margotuta. Adarrez, hostoz nahiz harriz egindako pintzelak baliatuko ditugu horretarako, baina eskuekin zein oinekin ere margotu ahal izango dugu, materialak zuzenean azalaren gainean sentituz gure aztarna paper gainean uzteko.

Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Mónica Martínez, Maite Ruiz

Martxoak 7 (gaztelaniaz) eta 14 (euskaraz), larunbatak, eta martxoak 8 eta 15 (euskaraz), igandeak

Adina: 3–5 urte

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.