Aventuras-creativas-espacios-secretos
Familiak
Abenduak 6 eta 13, larunbatak; abenduak 14, igandea

Abentura artistikoak. Espazio sekretuak

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Toki harrigarriak ezagutuko dituzu Maria Helena Vieira da Silva: Espazioaren anatomia erakusketan: batzuek benetakoak dirudite eta beste batzuek, asmatutakoak. Mosaikoak edo azulejuak gogorarazten dituzten formak aurkituko dituzu, mugimendua iradokitzen duten lerroak, labirinto-itxurako espazioak eta figurazioaren eta abstrakzioaren artean mugitzen diren pertsonaiak. Halaber, artistak ikusten duguna eta imajinatzen duguna nola nahasten dituen antzemango duzu.

Sormenaz eta jolasaz baliatuta, tailer honetan fantasiazko espazio bat eraiki ahal izango duzu collagea eta elementu mugikorrak konbinatuz. Abentura honek ikasteko, ondo pasatzeko eta irudimena pizteko aukera emango dizu.

Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Mónica Martínez, Adria Parravicini

Abenduak 6 eta 13, larunbatak (gaztelaniaz); abenduak 14, igandea (euskaraz)

Adina: 3–5 urte

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.