Naturaleza-y-arte
Familiak
Urriak 19, 26 larunbatak

Abentura artistikoak eta sormen-laborategiak. Natura eta artea

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Informazio gehiago

3-5 urte artekoentzako jardueretan, beharrezkoa da gutxienez 2 sarrera erreserbatzea: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan laguntzailearentzat.

Artearen eta naturaren arteko konexioetan oinarritutako tailer hauek Hilma af Klinten erakusketaren testuinguruan aurkezten ditu Museoak. Urriko azken bi larunbatetan, kontuan izanik ingurumen-iraunkortasunarekin lotutako hiru data nagusi ospatzen direla hilabete horretan —18an, Natura Babesteko Munduko Eguna; 21ean, Energia Aurrezteko Munduko Eguna; eta 24an, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna—, saio hauek egingo dira, naturak arte-sorkuntzarako eskaintzen dituen aukera ugari esperimentatzeko, jakin-mina piztuz eta ingurumena zaintzearekin eta defendatzearekin lotutako balioak sustatuz.

Af Klinten obrak oso adierazgarriak dira esparru horretan, artistari asko interesatzen baitzaizkio naturaren egiturak. Artearen historian funtsezkoa eta garapen pertsonalerako ezinbestekoa izanik, naturarekiko konexioa sustatuko da tailer horietan jarduera ludikoen bitartez. Hain zuzen ere, lore bat, hosto bat, belarra edo fruta bat bezalako elementuak arretaz begiratzera eta inspirazio- eta ezagutza-iturri gisa duten potentziala ezagutzera gonbidatuko gaituzte.

Tailerrak familia osoak parte hartzeko moduan diseinatu dira, eta edozein adinetako pertsonetara egokitzen dira. Kide bakoitzak, haren interesak edo trebetasunak alde batera utzita, esperientzia aberasgarria eta esanguratsua izatea lortu nahi da, elkarlan giroan askatasun osoz lagunduz eta esperimentatuz.

Nork emango du: Mertxe Periz eta Andere Etxegarai

Hizkuntza: gaztelania eta euskara

Urriak 19, larunbata: 3–5 urte (euskaraz) eta 6–10 urte (gaztelaniaz)

Urriak 26, larunbata: 3–5 urte (gaztelaniaz) eta 6–10 urte (euskaraz)

Ordutegia: 11:15–12:45

Iraupena: 90 min.

 

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Informazio gehiago

3-5 urte artekoentzako jardueretan, beharrezkoa da gutxienez 2 sarrera erreserbatzea: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan laguntzailearentzat.