
Abentura artistikoak. Ezkutuko espazioak
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Vieira da Silva artistaren erakusketan, leku harrigarriak ezagutuko dituzu; batzuek benetakoak direla ematen dute eta beste batzuek asmatutakoak. Mosaikoak edo azulejuak gogorarazten dituzten formak aurkituko dituzu, mugimendua gogora ekartzen duten lerroak, espazio labirintikoak eta figuratiboaren eta abstraktuaren artean mugitzen diren pertsonaiak. Halaber, artistak behatzen duguna eta irudikatzen duguna nola nahasten dituen ikusiko duzu.
Sormenaz eta jolasaz baliatuta, tailer honetan espazio fantastiko bat eraiki ahal izango duzu, collagea eta elementu mugikorrak konbinatuz. Abentura honen bitartez, ikasteko, ondo pasatzeko eta zure irudimena abian jartzeko aukera izango duzu.
Azaroak 1, 8 eta 15 (gaztelaniaz), larunbatak, eta azaroak 2 eta 9 (euskaraz), igandeak
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Monica Martinez eta Adria Parravicini
Adina: 3-5 urte
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

