Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Sueos-de-colores
Familiak
Martxoak 1 eta 15, larunbatak; martxoak 2, 9 eta 16, igandeak

Abentura artistikoak. Koloretako ametsak

Prezioa

5 € Lagunek del Museo / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Tarsila do Amaralen kolore biziez osatutako unibertso liluragarrian murgilduko gara. Artistaren koadro batzuetan onirikoa denaren presentzia antzemango dugu, mundu ia surreala. Tarsila batzuetan bere ametsetan inspiratzen zen eta txikitan entzuten zituen istorioetan ere bai. Haren lanei poliki eta jakin-minez begiratuko diegu, horiei buruzko galderak egigo ditugu eta amets egitera eramango gaituzten istorioak asmatuko ditugu. Tarsilak erabili zituen koloreei erreparatuko diegu; hala nola, etxeetako azafrai-horia edo okrea, edo zeru urdinaren azpian distiratzen duten zelaietako berdeak.

Tailerrean, tonu biziak landuko ditugu eta haiekin jolastuko dugu: koloreak nahastu eta diluituko ditugu eta hainbat teknika erabiliko ditugu margotzeko. Koloreek sentsazioak eta sentimenduak gogora ekar ditzaketela ikasiko dugu. Zatoz et

Martxoak 1 (gaztelaniaz) eta 15 (euskaraz), larunbatak; martxoak 2 (euskaraz), 9 (gaztelaniaz) eta 16 (gaztelaniaz), igandeak
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Mertxe Periz, Maider Ugarte
Adina: 3–5 urte
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Lagunek del Museo / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00