Art & Music. Lewis OfMan
Prezioa
38,50 € Sarrera orokorra / 34,65 € Museoaren Lagunak
Lekua
Museoko Atrioan
Informazio gehiago
Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat izango da 20:30etik aurrera, eta, bertan, edariak eta pintxoak eskainiko dira (zerbitzu hori ez da sartzen sarreraren prezioan). Ez dago eserlekurik. Adingabeek lagunduta joan behar dute.
Museoko Lagunentzako sarreren deskontua baliatzeko, ezinbestekoa da txartela sartzean aurkeztea. Txartel bakoitzak sarrera bakar baterako du balioa.
*Bezeroarentzako azken prezioa, kontzeptu guztiak, zergak eta gastuak barne hartuta.
ART & MUSIC ekimenak hainbat adierazpen artistiko batzen ditu Museoko Atrio ikonikoaren esparruan. Art & Music-en, egungo erakusketez eta nazioko eta nazioarteko egileen kontzertuez gozatu ahal izango duzu zure lagunekin batera, proposamen kultural oso garaikidean.
Ordutegia
20:30: Museoa bisitatzeko irekiera
22:00: kontzertuaren hasiera

Lewis OfMan
Lewis OfMan Europako pop elektroniko berriaren izen nagusietako bat da. Multinstrumentista, konpositore eta ekoizle frantsesak malenkonia eta euforia lotzen ditu emozioari uko egin gabe dantzatzera gonbidatzen duten abestietan. Sonic Poems eta Cristal Medium Blue bezalako albumekin, soinu-unibertso sofistikatu eta zirraragarria garatu du, synth-poparen, house frantsesaren eta ganbera-musikaren eraginarekin. Carly Rae Jepsen edo Empress Of bezalako artistekin batera egin du lan, eta haren musika marka garrantzitsuen kanpainetan entzun da. 300 milioi erreprodukzio baino gehiagorekin eta zuzeneko magnetiko batekin, Lewis OfManek audientzia global batekin konektatzen du, bera definitzen duen sentsibilitate artistikoa alde batera utzi gabe. Gaur egun, hirugarren albuma prestatzen ari da, duela gutxi Seoul Mixtape diskoa kaleratu ondoren.