
Arte-Gosariak… Gustuko Al Duzu Solasean Aritzea?
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri
Lekua
Liburutegia
Informazio gehiago
Plaza-kopurua mugatua da.
Jarduera 65 urtetik gorakoentzat da.
Elkartzeko eta solasean aritzeko gune berezi bat eskaintzeko xedez Museoko boluntario-programarekin elkarlanean prestatu dugun jarduera berri bat dakarkizugu: Arte-gosariak. Ekimenaren asmoa zera da, Museoak eskaintzen duen kultur testuingurua probestuz, elkarrizketa sustatzea denbora, kezkak, esperientziak eta gaurkotasuneko gaiei buruz dituzten iritziak partekatu nahi dituzten 65 urtetik gorako pertsonen eta Guggenheim Bilbao Museoko boluntarioen artean. Giro hurbil eta lasaian egingo diren hizketaldiak izango dira, eta lotura izango dute unean uneko erakusketekin nahiz Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarekin. Jarduera borobiltzeko, erakusketa-aretoetara bisitaldia egingo da Museoko gida baten laguntzaz.
Egunak eta proposatutako gaiak:
- Martxoak 5: “Ongizatea eta sosegua: dena da energia – Giovanni Anselmo”
- Martxoak 19: “Birziklapena arte-munduan – Pop arteari buruzko erakusketaren Didaktika / Museoaren Bilduma: El Anatsui”
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri
Lekua
Liburutegia
Informazio gehiago
Plaza-kopurua mugatua da.
Jarduera 65 urtetik gorakoentzat da.