
Irailak 23, asteartea
Arte-gosariak… Gustuko al duzu solasean aritzea? +65
Prezioa
Dohainik
Lekua
Liburutegia, 10:30
Museoaren boluntario-programarekin elkarlanean egiten dugun jarduera honen asmoa da elkarrizketarako elkargune bat eskaintzea, kulturan oinarritua, bertan bat egin dezaten denbora, kezkak, esperientziak eta gaurkotasuneko gaiei buruzko iritziak partekatzeko gogoz diren 65 urtetik gorako pertsonek eta Museoko boluntarioek. Giro hurbil eta lasaian egiten diren hizketaldiak dira, eta lotura izaten dute unean uneko erakusketekin nahiz Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarekin. Arte-gosariak borobiltzeko, aretoetara bisitaldia egiten da Museoko gida batekin.
- Proposaturiko gaia: Berriz hastea, “eskolara itzultzea”. Ondoren, Bilduma Propioko zenbait obra eta Sky Hopinka: Korde gabe erakusketa ikusteko bisitaldia.
Iraupena: 90 min
Plaza-kopurua mugatua da. 65 urtetik gorakoentzat
Prezioa
Dohainik
Lekua
Liburutegia, 10:30
