
Arte-gosariak… Gustuko al duzu solasean aritzea? [+65]
Prezioa
Jarduera doakoa da
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 10:30
Antzinako erritualak eta tradizioak izango da gure boluntariotza-programarekin lankidetzan egiten den Arte-gosariak ekimenaren gaia oraingo honetan. Jardueraren asmoa elkarrizketarako gune bat eskaintzea da, kulturan oinarritua, bertan bat egin dezaten denbora, kezkak, esperientziak eta gaurkotasuneko gaiei buruzko iritziak partekatzeko gogoz diren 65 urtetik gorako pertsonek eta Museoko boluntarioek. Giro hurbil eta lasaian egiten diren hizketaldiak dira, eta lotura izaten dute unean uneko erakusketekin nahiz Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarekin. Arte-gosariak saioa osatzeko, erakustaretoak bisitatzen dira Museoko gidari batek lagunduta.
Saio honetarako hautatutako gaia jorratzeko (“Antzinako erritualak eta tradizioak”), Lurraren arteak erakusketako zenbait obra eta Sky Hopinkaren Korde gabe bideo-instalazio murgiltzailea bisitatuko ditugu.
Iraupena: 90 min
65 urtetik gorakoentzako jarduera
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
Jarduera doakoa da
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 10:30
