
Arte-Gosariak... Gustuko al duzu solasean aritzea?
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 10:30
Mahai-jokoak izango dira oraingoan gure boluntariotza-programarekin lankidetzan egiten den Arte-gosariak ekimenaren gaia. Jarduera honen asmoa elkarrizketarako elkargune bat eskaintzea da, kulturan oinarritua, bertan bat egin dezaten denbora, kezkak, esperientziak eta gaurkotasuneko gaiei buruzko iritziak partekatzeko gogoz diren 65 urtetik gorako pertsonek eta Museoko boluntarioek. Giro hurbil eta lasaian egiten diren hizketaldiak dira, eta lotura izaten dute unean uneko erakusketekin nahiz Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarekin. Arte-gosariak saioa osatzeko, aretoak bisitatuko dira Museoko gidari batek lagunduta.
Saio honetarako hautatutako gaia jorratzeko Maria Helena Vieira da Silva artistaren zenbait obra bisitatuko ditugu.
65 urtetik gorakoentzat
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 10:30
