Desayunos-con-arte
Hitzaldiak
Urtarrilak 20, asteartea

Arte-Gosariak... Gustuko al duzu solasean aritzea?

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Liburutegia, 10:30

Urte berriarekin batera berriz jaiotzea: horixe izango da gure boluntariotza-programarekin lankidetzan egiten den Arte-gosariak ekimenaren gaia oraingo honetan. Jardueraren asmoa elkarrizketarako elkargune bat eskaintzea da, kulturan oinarritua, bertan bat egin dezaten denbora, kezkak, esperientziak eta gaurkotasuneko gaiei buruzko iritziak partekatzeko gogoz diren 65 urtetik gorako pertsonek eta Museoko boluntarioek. Giro hurbil eta lasaian egiten diren hizketaldiak dira, eta lotura izaten dute unean uneko erakusketekin nahiz Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarekin. Arte-gosariak saioa osatzeko, erakustaretoak bisitatzen dira Museoko gidari batek lagunduta.

Saio honetarako hautatutako gaia jorratzeko —Urte berriarekin batera berriz jaiotzea—, Lurraren arteak erakusketako zenbait obra bisitatuko ditugu.

Iraupena: 90 min.
Plaza-kopurua mugatua da. 65 urtetik gorakoentzako jarduera

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Liburutegia, 10:30