
Arte-gosariak…65+ Gustuko al duzu solasean aritzea?
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 10:30
Museoko boluntario-programarekin elkarlanean egiten dugun Arte-gosariak ekimenak gai berri bat izango du ardatz oraingoan: Ikasturte-amaiera.
Jardueraren asmoa elkarrizketarako elkargune bat eskaintzea da, kulturan oinarritua, bertan bat egin dezaten denbora, kezkak, esperientziak eta gaurkotasuneko gaiei buruzko iritziak partekatzeko gogoz diren 65 urtetik gorako pertsonek eta Museoko boluntarioek. Giro hurbil eta lasaian egiten diren hizketaldiak dira, eta lotura izaten dute unean uneko erakusketekin nahiz Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarekin. Arte Gosariak saioa borobiltzeko, ahal den guztietan, bisitaldi bat egingo da, eta kasu honetan, Helen Frankenthalerren zenbait obra eta Museoko funtsak ikusiko dira.
Iraupena: 90 min
65 urtetik gorakoentzat
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 10:30