
Artea & erritmoa
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Saio honen asmoa marrazkiaren, mugimenduaren eta musikaren arteko harremanean sakontzea da. Gorputz osoa izango dugu adierazpen-tresna. Jauzika, biraka, dantzan zein erritmoari jarraituz, ikusiko duzu ekintza fisikoak, soinuak eta bat-bateko marrazkiak elkar elikatzen dutela.
Musika izango da trazua bideratu, keinuaren denborak markatu eta gorputzaren eta paperaren arteko komunikazio-modu berriak piztuko dituen gidaria.
Nahi duzun moduan mugitu ahal izango zara: familiarekin, binaka, bakarka… Proposamenak bakoitza bere aldetik esperimentatu ohi ditugun hiru lengoaia uztartzen ditu: mugimendua, marrazkia eta musika. Artea topagune bizi eta erritmiko gisa planteatzen duen jarduera hau Simona Lobefaroren eta Alessandro Lumareren (Segni Mossi) ikerketa-prozesuan oinarrituta dago.
Kontuz! Jolas honek zirrara, barre-algarak eta askatasun-sentsazio kutsakorra eragin ditzake. Onena da ez daukazula marrazten edo dantzatzen jakin beharrik: nahikoa duzu erritmoari zeure erara jarraitzea eta prozesuaz gozatzea.
Saioaren gidaria: VACA rules!
Ordua: 10:15, 3–5 urte arteko talde bat; 12:15, 6–10 urte arteko talde bat
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

