Charla-lta
Hezitzaileak
Ekainak 12, osteguna

Artea ikasbideri buruzko online hitzaldia

Prezioa

Dohainik

Online topaketa hau Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago batik bat; hots, artea hezkuntza-tresna gisa aztertzeko interesa dutenei. Halaber, artean eta irakaskuntzan interesa duten pertsona guztiei irekita dago, baldin eta hezkuntza-programa berritzaile hau ezagutu nahi badute.

Hitzaldian zehar, ideia praktikoak hartu ahal izango dituzu artea zure klaseetan sartzeko edo ikastaroaren hurrengo edizioan parte hartzera animatzeko. Programa hau osatzen duten ahots ugari entzungo dituzu: hezitzaileak, artistak, irakasleak, ikasleak… Beren esperientziak partekatzeaz gain, begirada freskoak eta aberasgarriak eskainiko dituzte artearen bidezko ikaskuntzaren inguruan.

Ordua: 12:30
Iraupena: 60 min
Hizkuntza: elebiduna (gaztelaniaz eta euskaraz)

PROGRAMA

12:30: Ongi etorria eta agurra Museotik
Zer da programa eta zergatik egiten da Museoan?

Marta Prado
Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Teknikaria

12: 45: Ikastetxe baten esperientzia: zein da programak ikastetxeari egiten dion ekarpena eta zein ikasleei egiten diena
Ikasleen testigantzak jasoko ditugu

12:55: Nola egokitzen zaion programa hau lehen hezkuntzako curriculumari

Mikel Santaquiteria
Berritzegune Nagusia

13:05: Zaloa Ipiña: Artistaren ikuspegia: arteak nola laguntzen duen eskola-curriculumeko ikasgaiak ulertzen eta lotzen; artea eta jasangarritasuna lotzen dituen ikasketa-esperientzia bat.

13:15: Urrirako deialdia/ Parte-hartzaileen galderak eta programaren bideoa

 

Prezioa

Dohainik