Artea-Ikastaroa Online. Arte garaikidearen egiturak
Prezioa
64 € Museoaren Lagunek eta 80 € Publikoak oro har
Lekua
Online
Guggenheim Bilbao Museoaren online arte-ikastaroei esker, prestakuntza jaso dezakezu modu eskuragarrian zein zorrotzean, arte modernoaren eta garaikidearen historiako funtsezko gaien eta kontzeptuen inguruan, gaur egungo ikuspegitik.
Arlo bakoitzeko adituen parte-hartzearekin, eta Bilduma bera eta Museoaren programazio artistiko dinamiko eta askotarikoa abiapuntutzat hartuta, ikuspegi orokor bat emateko eta, aldi berean, jakin-min handiagoa eta ezagutzeko eta aztertzeko gogo handiagoa pizteko diseinatuta daude.
Dedikazioa: 6 ordu, zure erritmora
Publikoa: heldua, arte garaikidean interesa duena
Hizkuntza: gaztelania
Sarbidea: online plataformaren bidez
4 modulu, 16 bideoklase eta material gehigarriak
Ziurtagiria: automatikoa, ikastaroa amaitu ondoren.
Iraupena: Hiru hilabete, erosten denetik
ZER IKASIKO DUGU?
Online ikastaro honek, besteak beste, ikasteko helburu hauek ditu:
- Artistak sortzera eramaten dituen eragilea edo motibazioa zein den ezagutzera ematea, artelanak sorrarazten dituen prozesu sortzailearen (fisikoa eta mentala) garrantzia nabarmenduz.
- Artistek hainbat lengoaia plastiko erabilita transmititzen dizkiguten istorio eta mezuen bidez, ikuslearengan hainbat aldarte, emozio eta erreakzio nola bilatzen eta/edo pizten dituzten aztertzea, arteari, zenbait kasutan, ongintzazko nolakotasuna emanez.
- Artista jakin batzuek beren begiradaren eta testuinguru historikoaren bidez historia idazteko edo berridazteko orduan duten konpromisoa eta artearen boterea agerian uztea.
- Arteak, garaikidetasuna ulertuaz, etorkizunerako aukerak nola sortzen dituen nabarmentzea.
Ikastaroa nork emango du
Miguel Lopez-Remiro Forcada, komisarioa eta artearen aholkulari independentea. Malagako Picasso Museoko zuzendari artistikoa
EGITURA, SARRERA ETA PROGRAMA [+info]
Prezioa
64 € Museoaren Lagunek eta 80 € Publikoak oro har
Lekua
Online