
Artea & mugimendua
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Marrazkiaren eta mugimenduaren artean egon daitekeen harremana jorratzeko saioa dugu honakoa. Eskuarekin marrazteaz gain, gorputz osoak hartuko du parte sormen-ekintzan. Jauzi eginez, biraka ibiliz, barre eginez, dantzatuz edo espazioan zehar mugituz, ekintza fisikoak trazu grafikoan zer-nolako eragina izan dezakeen —eta alderantziz— ikusiko dugu.
Adi! Jolas honek emozio handia eta barre-algarak eragin ditzake. Eta onena da ez daukazula marrazten edota dantzatzen jakin beharrik.
Familiarekin, bikoteka, bakarka… mugitu ahal izango zara. Jardueran landutako ikuspegia Simona Lobefaroren eta Alessandro Lumareren (Segni Mossi) ikerketa-prozesuan inspiratuta dago, eta aukera eskaintzen du askotan bereizitzat jotzen diren bi lengoaiaren arteko batasuna aztertzeko: mugimendua eta marrazkia.
Saioaren gidaria: VACA rules!
Ordua: 10:15, 3–5 urteko talde 1; 12:15, 6–10 urteko talde 1
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

