Arte-movimiento
Familiak
Urtarrilak 18, igandea

Artea & mugimendua

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Marrazkiaren eta mugimenduaren artean egon daitekeen harremana jorratzeko saioa dugu honako hau. Eskuarekin marrazteaz gain, gorputz osoak hartuko du parte sormen-ekintzan. Jauzi eginez, biraka ibiliz, barre eginez, dantzatuz edo espazioan zehar mugituz, ekintza fisikoak trazu grafikoan —eta alderantziz— zer-nolako eragina izan dezakeen ikusiko dugu.

Adi! Jolas honek emozio handia eta barre-algarak eragin ditzake. Eta onena da ez daukazula marrazten edota dantzatzen jakin beharrik.

Familiarekin, bikoteka, bakarka… mugitu ahal izango zara. Jardueran landutako ikuspegia Simona Lobefaroren eta Alessandro Lumareren (Segni Mossi) ikerketa-prozesuan inspiratuta dago, eta aukera eskaintzen du askotan bereizitzat jotzen diren bi lengoaiaren arteko batasuna aztertzeko: mugimendua eta marrazkia.

Saioaren gidaria: VACA rules!

Ordua: 10:15, 3–5 urte arteko talde 1; 12:15, 6–10 urte arteko talde 1

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: gaztelania

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat