
Baby Art
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia; larunbatetan, 11:00etan eta 16:30ean, eta igandeetan, 11:00etan
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat
Estimuluz jositako jolaserako gunea, haurtxoek eta familiek Museoko artelanak ezagutzen dituzten bitartean elkarren arteko hartu-emana sustatzeko helburuz sortua.
Hiruhileko honetan, jarduerak artea, mugimendua eta natura uztartzen dituen ibilbide sentsoriala proposatuko du Richard Serraren obra eta udazkena abiapuntu hartuta. Udazkeneko kolore beroek, ehundurek, soinuek eta erritmoek espazioa esperientzia murgiltzaile bihurtuko dute, eta, era horretan, haurtxoek askatasunez mugitzeko eta materialak sentitzeko aukera izango dute Serraren eskulturaren forma monumentalak gogorarazten dituen espazio batean. Esperientziak haien jakin-mina eta pertzepzioa bultzatzea izango du helburu.
Jarduera hau estimuluz jositako jolaserako gunea da, haurtxoek eta familiek Museoa ezagutzen duten bitartean elkarren arteko interakzioa sustatzeko helburuz sortua.
Saioaren gidariak: Mertxe Periz, Monica Rodríguez-Curiel
Abenduak 6, larunbata, eta abenduak 7, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
Abenduak 13, larunbata, eta abenduak 14, igandea: 6–12 hilabete (gaztelaniaz)
Adina: 6–24 hilabete
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia; larunbatetan, 11:00etan eta 16:30ean, eta igandeetan, 11:00etan
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

