
Baby Art
Prezioa
7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia; larunbatetan, 11:00etan eta 16:30ean, eta igandeetan, 11:00etan
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat
Estimuluz jositako jolaserako gunea, haurtxoek eta familiek Museoko artelanak ezagutzen dituzten bitartean elkarren arteko hartu-emana sustatzeko helburuz sortua. Hiruhileko honetan, artea, argiak, airea eta natura uztartzen dituen ibilbide sentsoriala eskainiko dugu: askatasunez mugitzera eta materialekin esperimentatzera bultzatuz, etxeko txikienen jakin-mina eta pertzepzioa pizteko pentsatutako esperientzia murgiltzailea.
Proposamenaren abiapuntua Museoan dauden argidun artelanak izango dira, esate baterako, Jenny Holzer edo Lucio Fontanarenak. Argipean eraldatu egiten diren koloreekin jolastuko gara, eta bestelako elementuak ere gehituko ditugu, adibidez, airea. Horrela, zentzumen guztiak aktibatuko ditugu Lurraren arteak erakusketa inspirazio-iturri hartuta.
Saioen gidariak: Aitziber Aguirre, Mertxe Periz, Mónica Rodríguez-Curiel, Maite Ruiz
Urtarrilak 10, larunbata, eta urtarrilak 11, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
Urtarrilak 17, larunbata, eta urtarrilak 18, igandea: 24–36 hilabete (euskaraz)
Urtarrilak 24, larunbata, eta urtarrilak 25, igandea: 6–12 hilabete (gaztelaniaz)
Urtarrilak 31, larunbata, eta otsailak 1, igandea: 12–24 hilabete (euskaraz)
Adina: 6–36 hilabete
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia; larunbatetan, 11:00etan eta 16:30ean, eta igandeetan, 11:00etan
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

