
Barbara Krugerren erakusketa
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00
Elkarrizketa honetan AEBko artistaren obran funtsezkoak diren ikuspegi kontzeptuala, teknologiaren erabilera eta gai sozialak aztertuko dira.
Barbara Krugerri eskainitako atzera begirakoaren komisarioa den Lekha Hileman Waitollerrek eta New Yorkeko The Kitchen arte-erakundearen edukien arduradun den Robyn Farrell adituak artista iparramerikarrari buruzko hainbat alderdi aztertuko dituzte: haren lanaren oinarri kontzeptuala, eskubide sozialen defentsan duen enfasia, nola lantzen dituen genero- eta berdintasun-gaiak, eta nola erabili dituen teknologia berriak bere lanak berrikusteko orduan.
Iraupena: ordu 1.
Sarrerak doakoak, txarteldegian eta web gunean eskuragarri-
Ingelesez, gaztelaniazko aldi bereko itzulpenarekin.
*Jarduerak aldaketak izan ditzake
Zuzeneko emanaldia, soilik Communityko kideentzat, Guggenheim Bilbao Ikus-entzunezkoen Kanalean eskuragarri (jatorrizko bertsioa ingelesez eta audio bidezko aldi bereko itzulpena gazteleraz)
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00