Bilbao-BLUES
Eszenan
Uztailak 25, ostirala

Bilbao Blues Festival kontzertu pedagogikoa

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 11:00

Familiartean musikaz gozatzeko parada Diablues ta Bluezifer bikotearen, Oihan Vega aktore eta komunikatzailearen eta Nagore Sanz kontrabaxu-jotzailearen eskutik.

Batez ere haurrei zuzendutako kontzertu pedagogiko honetan, Mikel Etxeberriak (ahozko soinuak, gitarra eta ahotsa) eta Asier Elorzak (ahotsa, gitarra, dobroa eta tronpeta) osatutako Diablues ta Bluezifer bikotea arituko da, Oihan Vega aktore eta komunikatzaileak eta Nagore Sanz kontrabaxu-jotzaileak lagunduta.

Jarduera hau 4. Bilbao Blues Festival jaialdiaren parte da, Bilboko Udalak babesten du, eta Museoaren TopARTE programaren baitan eskainiko da.

Iraupena, gutxi gorabehera: 60 min

Jarduera gaztelaniaz eta euskaraz izango da.

*Heldu batekin etorri ezean, adin txikikoek ezingo dute Entzungelan sartu.

TopARTE

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 11:00