
Bisita gidatuak: Emakume sortzaileak
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne).
Lekua
Topagunea: Community mahaia (goizez eta arratsaldez)
Emakume artistek egindako eta egun Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai dauden obrak ezagutzeko bisita gidatuak. Martxoaren 8rako berariaz diseinatutako proposamen honek bi ibilbide eskaintzen ditu:
- Museoaren Bildumako artisten obrak: Louise Bourgeois, June Crespo, Hanne Darboven, Mona Hatoum edo Cristina Iglesias, besteak beste (1. eta. 3. solairuak).
- Lurraren arteak erakusketako obrak, tartean, Maria Cueto, Asuncion Molinos Gordo edo Delcy Morelos artisten eta Unión Textiles Semillas kolektiboaren piezak (2. solairua).
Goiz eta arratsaldeko ordutegiak. Iraupena: 45 min. Euskaraz eta gaztelaniaz. Plaza-kopurua mugatua da. 13 urtetik gorakoentzat.
Jarduerak aldaketak izan ditzake. Ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea eta Museorako sarrera erostea.
Ezkatzaile kolektiboa, Silät
Tayhin/El tejido incesante, 2024 ikus‑entzunezkoaren fotograma
Zuzendaritza: Andrei Fernández. Errealizazioa: Sergio Abraham eta Damián Payo. Cecilia Brunson Projects galerien laguntzarekin.
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne).
Lekua
Topagunea: Community mahaia (goizez eta arratsaldez)

