BooksAlive-Drawing-dreams
Familiak
Azaroak 9, larunbata, eta azaroak 10, igandea

Books Alive! Drawing Dreams

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Liburutegia

Istorio liluragarrien eta Hilma af Klinten erakusketako margolan zoragarrien bidez, geure burua ezagutzeko bidaia egingo dugu ametsen munduan barrena. Mundu oniriko baten balizko lerroak eta formak irudikatuko ditugu, mundu errealean ezagutzeko moduko erreferentziarik gabeak. Musika-doinu leunak entzunez, marrazki automatikoarekin esperimentatuko dugu, kontrolik gabe ateratzen utziko diogu trazuari. Gehiegi pentsatu gabe marraztuko dugu, eskuei paper gainean aske mugitzen utziz; emaitzek harrituta utziko gaituzte. Azkenik, denok batera, horma-irudi bat margotuko dugu jarduera dibertigarri batean, eta bakoitzak lanaren zatitxo bat osatuko dugu.

Saioen gidaria: Adria Parravicini

Ordutegia: 11:30–13:30
Iraupena: 2 ordu
Adina: 6–10 urte
Hizkuntza: ingelesa

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Liburutegia