
Books Alive! Little Dots
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30
Vieira da Silvaren erakusketan, artistak bere pinturetan labirinto zirraragarriak sortzeko lerroak eta koloreak nola erabiltzen dituen ikusiko dugu. Gainera, istorio bitxi bat ezagutuko dugu, The Dot izenekoa; bertan, protagonistak bere estilo artistiko pertsonala aurkitzen du puntu batetik abiatuta. Elementu xume batek askoz handiagoa eta harrigarriagoa den zerbaiterantz nola eboluziona dezakeen ikusiko dugu; eta, puntu mordoa abiapuntu hartuta, lerroak, irudiak eta konposizioak marraztera jolastuko gara. Jarduera honek irudimena piztea, prozesua partekatzea eta adierazpide artistiko berriak ikastea du helburu.
Saioaren gidaria: Adria Parravicini
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30

