
Books Alive! Little Dots (Adina: 6–10)
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Vieira da Silvaren erakusketan artistak bere pinturetan labirinto-espazio liluragarriak sortzeko lerroak eta koloreak nola erabiltzen dituen ikusiko dugu. Halaber, istorio bitxi bat ezagutuko dugu, The Dot izenekoa; protagonistak bere estilo artistiko pertsonala garatuko du puntu batetik aurrera. Gainera, puntu soil batek askoz handiagoa eta harrigarriagoa den zerbaiterantz nola eboluziona dezakeen ikusiko dugu; eta, puntuetatik abiatuta, lerroak, irudiak eta konposizioak marrazten jolastuko gara. Jarduera honen helburua da irudimena piztea, prozesua partekatzea eta adierazpide artistiko berriak ikastea.
Saioaren gidaria: Adria Parravicini
Adina: 6-10 urte
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

