Books Alive! Monster Scavenger (6–10 urte)
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Arretaz begiratuz eta irudimena askatuz, arrastoak bilatuko ditugu Lurraren arteak erakusketan barrena. Loturak sortuko ditugu ikusten dugunaren eta munstroei buruzko istorio misteriotsu eta dibertigarrien artean: ezer ez da dirudiena, dena alda daiteke! Izaki harrigarriak asmatuko ditugu. Eta, abentura amaitzeko, nork bere munstro maskara egingo dugu, besteak ez bezalakoa eta nortasunez betea, gure fantasiatik sortutako izakiei bizia emateko. Esperientzia honekin, ustekabeko munduetara eraman gaitzan utziko diogu arteari.
Saioaren gidaria: Catalina Martínez-Moro
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 120 min
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da