Books-Alive-Stroke-the-Story
Familiak
Martxoak 15, larunbata, eta 16, igandea

Books Alive! Stroke the Story (Adina: 3–5)

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30

Istorioak kolpe batez aldatuko ditugu, eraldatuz eta gehien gustatzen zaigun bertsioa aukeratuz. Ezabatzera, moztera eta itsastera ausartu besterik ez dugu egin behar. Ba al zenekien Paul Pfeiffer artistak kirolarien argazkiak eta beste irudi batzuk modu harrigarrietan eraldatzen dituela? Argazki eta bideoetako zatiak ezabatu eta aldatzen ditu eta erabat berria den zerbait sortzen du. Guk antzeko zerbait egingo dugu! Distiratsuak ala ikusezinak izatea aukeratu ahal izango dugu, kontatuko ditugun istorioetan gure burua nabarmentzea ala oharkabean igarotzea. Kontakizun batek bertsio asko izan ditzakeela eta hainbat modutan konta daitekeela jakingo dugu. Irudiekin jolasten ikasiko dugu, nabarmenduz edo kamuflatuz, istorio oso originalak sortzeko. Zatoz magiaz eta sormenez betetako tailer honetan imajinatzera, sortzera eta dibertitzera!

Saioaren gidaria: Monica Rodriguez-Curiel
Adina: 3–5 urte
Iraupena: 120 min.
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30