Curso arte online materiales
Ikastaroak eta tailerrak
Azaroak 2 - urtarrilak 31

Online arte-ikastaroa: Arte moderno eta garaikideko materialek kontatzen dutena

Prezioa

64 € Museoare Lagunek, 80 € publiko oro har.

Lekua

Online

Guggenheim Bilbao Museoko online arte-ikastaroek aukera paregabea eskaintzen dute arte modernoaren eta garaikidearen historiaren funtsezko gai eta kontzeptuen inguruko prestakuntza irisgarria eta zehatza jasotzeko gaur egungo ikuspegitik.

Arlo ugaritako adituen parte-hartzearekin, ikastaroen abiapuntua Museoaren Bilduma eta Museoak antolatzen duen askotariko programazio artistiko dinamikoa dira.

Artean erabilitako materialak eta horien osaera, propietate kimikoak zein eraldaketa aztertzea izan da artista askoren kezka nagusietako bat. Ikastaro honek agerian jarri nahi ditu zientziak deskribaturiko material eta fenomeno jakin batzuen erabilerak ezkutatzen dituen istorioak: zergatik erabiltzen diren, nola lortu ziren, zein aplikazio praktiko izan zituzten edo nola eragiten dioten publikoaren esperientzia estetikoari.

Helburuak

Online ikastaro honek ikasketa-helburu hauek ditu, besteak beste:

  1. Funtsezko kontzeptu batzuk ematea arte moderno eta garaikidean material jakin batzuk erabiltzearen garrantziaren, arrazoien eta ondorio tekniko eta estetikoen inguruan.
  2. Oinarrizko kultura zientifikoa eskaintzea, artearen historia zientziaren historiarekin batera gertatzen dela ikusarazteko; materialen zientzia, kimika, ingeniaritza edo fisikaren arloetan izandako aurrerapenek arte modernoan eta garaikidean nola eragin duten (eta alderantziz) ikusarazteko.
  3. Artean erabiltzen diren materialak sortzaileek komunikatzeko darabilten sinbolo-kodearen parte gisa aurkeztea.
  4. Koloreak zenbait egilerentzat duen garrantzia azaltzea, eta ikusleek artea ulertzeko moduarengan duen eragina aztertzea.
  5. Emakume artistei ikusgarritasuna ematea eta haien benetako ekarpenei balioa ematea helburu hauetan sartuz eta XX. eta XXI. mendeetako artearen historian dagokien lekuan kokatuz.

Nork emango du
Deborah Garcia Bello, kimikaria, dibulgatzaile zientifikoa eta arte moderno eta garaikidera aplikaturiko materialen zientziako ikertzailea. [+ info]

Egitura eta programa [ +info]

Hizkuntza
Gaztelania

Iraupena
Hiru hilabetez zabalik. Parte-hartzaileek beren erritmora eta edozein lekutatik egin ahal izango dute ikastaroa. Hurrengo modulura sartu ahal izateko aurrekoa osatu beharra dago.

Norentzat da
Gaur egungo begirada zabalagoa edo erreferentzia-gako erraz batzuk lortu nahi duten 18 urtetik gorako pertsona guztientzat, artearen inguruko ezagutzarik izan ala ez. Guggenheim Bilbao Museoko Community-ko kideek lehentasuna izango dute eskuragarri dauden 50 plazetako bat eskuratzeko.

Ohiko galderak [+ info]

Prezioa

64 € Museoare Lagunek, 80 € publiko oro har.

Lekua

Online