visitas 3euros marzo
Bisitaldiak
Martxoak 8, larunbata

Emakume sortzaileak bisita gidatuak

Lekua

Topagunea: Community mahaia

Doako bisita gidatu horiek —Emakumeen Nazioarteko Egunerako diseinatuak— emakume artistek egindako obretan oinarritzen dira, eta, gaur egun, Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai dauden emakumeenak dira. Nahi duzun ibilbidea hautatu ahal izango duzu, goizez edo arratsaldez:

  1. Museoaren Bildumako artisten obrak; besteak beste, Louise Bourgeois, Jenny Holzer, Cristina Iglesias, Yayoi Kusama, Fujiko Nakaya edo Yoko Ono.
  2. Aldi baterako erakusketak: Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotzen eta Budapesteko paper gaineko maisulanak (Käthe Kollwitz bezalako artisten piezekin).

Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea (Museorako sarrera ez dago barne)
Goizeko ordutegia: 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30
Arratsaldeko ordutegia: 16:00, 16:30, 17:00, 17:30, 18:00
Iraupena: 45 min. (gaztelaniaz eta euskaraz, ordu-tartearen arabera)
Plaza-kopurua mugatua da. 13 urtetik gorakoentzat

*Jarduerak aldaketak izan ditzake

Lekua

Topagunea: Community mahaia