
Fair Saturday Jaialdia proiekzioa
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00
Hartu parte arteari eta kulturari eskainitako jardunaldian UN Etxearekin lankidetzan antolatuta, Fair Saturday Jaialdiaren esparruan.
Jose Miguel Llanok zuzendutako Ezina Ekinez Egina film labur dokumentalaren proiekzioa. Dokumentala euskaraz izango da, gaztelaniazko azpitituluekin. Osasunerako eta ongizaterako eskubidean bete-betean murgilduko gaitu. Ekoizpen oso zaindua eta hunkigarria du. Alde batetik, Ezina Ekinez Egina elkartearen lanera hurbilduko gaitu, mugikortasun urriko pertsonek mendiaz gozatzeko duten eskubidearekin konprometitua; eta, bestetik, Tipi-Taparen lan terapeutikora eramango gaitu. Azken horrek zaldien laguntzarekin egiten den terapia proposatzen du, aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Jarduera honetan izango dira Jose Miguel Llano zuzendaria eta Ezina Ekinez Egina elkarteko eta Tipi-Tapako ordezkariak, ondoren solasaldia egiteko.
Filma ikusi ondoren, solasaldi bat egingo da esku-hartze artistiko bat izango duen saio batean.
Fair Saturday Foundation-ekin lankidetzan egindako jarduera, Museoaren TOParte programaren baitan
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min
Plaza-kopurua mugatua da
Gaztelaniaz eta euskaraz
Aldaketak izan ditzake
![]()
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00
