
Open Bilbao Jaialdia
Prezioa
Dohainik
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Ospatu Bilboko arkitekturaren aberastasuna eta aniztasuna bi jarduera desberdinekin, OPEN Bilbao 2025 Jaialdiarekin lankidetzan eta Museoaren TOParte programaren baitan.
Arkitekturen Jaialdia da, eta Museoan mahai-inguru bat egingo da Estatu-mailako arkitektura-estudio gazteetatik etorritako ordezkariekin. Hain zuzen ere, egungo arkitekturaren erronkei buruz hitz egingo dute, gizartean, ekonomian eta ingurumen-arloan gertatzen ari diren bilakaerak kontuan hartuta. Gainera, Museoak zenbait bisita proposatuko ditu Museoaren eraikinaren historiari eta hiri-bilbean duen integrazioari buruz, eta ibilbide bat ere egingo da Bildumako kanpoaldeko obra batzuk sakonean ezagutzeko. Xedea da Museoa —herritarren eta arte garaikidearen arteko zubiak eraikitzen dituen ikono arkitektoniko eta artistikoa— belaunaldi berrietara hurbiltzea.
Programa
Urriak 3, ostirala
Mahai-ingurua: Egungo arkitekturaren erronkak
Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00
Iraupena: 90 min
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Urriak 4, larunbata
Bisita gidatuak gaztelaniaz edo euskaraz Museoaren eraikinaren kanpoaldera eta Bildumako obra-sorta batera
- Goizeko 4 taldetan: 10:00 (euskaraz), 11:00 (euskaraz), 12:00, 13:00
- Arratsaldeko 4 taldetan: 16:00, 17:00, 18:00 (euskaraz) eta (gaztelaniaz) (2 taldetan)
Iraupena: 45 min
Ezinbestekoa da aurrez izena ematea Museoaren webgunean
Plaza-kopurua mugatua da
Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete
![]()
Prezioa
Dohainik
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
