Generacion-Guggenheim
Beste jarduera batzuk
Abenduak 14, 16:00-22:00

Guggenheim belaunaldia

Prezioa

Plaza-kopurua mugatua. Ezinbestekoa da gonbidapenak aurrez jasotzea

Informazio gehiago

Sarreren erreserba abenduaren 2tik aurrera, 12:00etan.

Jarrai ezazu streaming 20:00etatik aurrera!

25. Urteurrenaren esparruan, Guggenheim Bilbao Museoa eta Radio 3 irratia elkartu egin dira arteari, musikari eta kulturari eskainitako ekitaldi berezia sortzeko, Museoarekin bizitza partekatzen duen belaunaldiarekin batera.

16:00etatik aurrera, Museorako sarrera doakoa izango da, eta Radio 3 irratiko Generación Ya programa zuzenean ematen hasiko da, kulturari eta arte garaikideari eskainita.

Ondoren, eztabaida bat egingo dugu Auditorioan Ekosistema kulturaletik etor daitezkeen etorkizunen inguruan, XXI. mendeko kulturari eta arteari buruzko gogoeta egitearren. Gainera, bertaratu guztiek aukera izango dute aretoez eta jardunaldian zehar haietan erakutsitako arteaz gozatzeko.

Amaitzeko, Museoa musikaz beteko duen festa-amaiera bat izango dugu; hain zuzen ere, bertan izango dira Alizzz, Izaro, Maren, Guitarricadelafuente eta Zahara, beren musika Atrioan joaz.

Bideostreaming bidez ere ikus ahal izango duzu app-ean eta Radio 3-ren web gunean.

Programa:

16:00 Radio 3 irratiko Generación Ya programa zuzenean

18:00 Eztabaida Auditorioan: Ekosistema kulturaletik etor daitezkeen etorkizunak

Parte-hartzaileak:
Yeison F. García - Afro Espazioko zuzendaria
Helena Goñi - Artista
Erik Harley – Artista eta hiri-ikasketetan aditua
Sahatsa Jauregi – Artista
Damaris Pan – Artista
Maite Borjabad – Komisarioa, Guggenheim Bilbao Museoa

20:00 Festa-amaiera honako hauen zuzeneko musikarekin:

Alizzz
Izaro
Maren
GuitarricadelaFuente
Zahara

Prezioa

Plaza-kopurua mugatua. Ezinbestekoa da gonbidapenak aurrez jasotzea

Informazio gehiago

Sarreren erreserba abenduaren 2tik aurrera, 12:00etan.