curso
Beste jarduera batzuk
Irailak 12 eta 13

Ikastaroa. Etorkizuneko mugikortasunak

Prezioa

Prezioa: 40 € Museoaren Lagunek, 80 € publikoak oro har

Lekua

Entzungela

Ikastaro honek mugikortasun globalak ekar ditzakeen ikuspegi eta balizko agertokirik aurreratuenak sakon aztertzeko aukera eskainiko du munduko eskola eta unibertsitate ospetsuenetako batzuek Motion. Autos, Art, Architecture erakusketarako garatu dituzten diseinu- eta teknologia-proiektuen aurkezpenetatik abiatuta. Norman Fosterrek Guggenheim Bilbao Museoarentzat tankeratutako erakusketa hori borobiltzen duen Future aretoan daude bilduta ekimen horiek guztiak, eta 2022ko apiriletik irailera bitartean ikusgai den erakustaldi horixe izango da, hain zuzen, UPV-EHUren udako ikastaro honen atze-oihala.

Ikastaroan izango diren hizlarien zerrendan, besteak beste, Royal College of Art, ETH Zurich, Umeå Unibertsitatea, TU Delft, MIT Media Lab, Yale Unibertsitatea, ArtCenter College of Design eta Tokioko eta Lurmutur Hiriko Unibertsitateetako ordezkariak egongo dira. Zeinek bere ikerketa aurkezteaz gain, hizlariak solasean arituko dira Guggenheim Bilbao Museoko eta Norman Foster Foundationeko arte-ardura taldeetako kideekin. Horrela, ikastaroak ahotsa emango die epe ertain edo luzeko etorkizun utopikoetara begira pentsatutako mugikortasun-ikuspegiak garatu dituzten nazioarteko ikasle-taldeek gidari izan dituzten diseinu-taldeei. Asmoa zera da, tokiko eta planeta osoko ekonomien jasangarritasunari eta gizarteen etorkizunari buruzko galdera premiazkoenetako batzuei heltzea.

PROGRAMA DESKARGATU

+ INFO

Prezioa

Prezioa: 40 € Museoaren Lagunek, 80 € publikoak oro har

Lekua

Entzungela