
Azaroak 30, igandea
Irudi digitalaren tailerra. Proiektatzea, sortzea eta argazkiak ateratzea
Prezioa
7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Erabili ezazu argazkia errealitatea eraldatzeko eta lehen begiratuan hautematen den zalantzan jartzeko tresna gisa. Mark Leckey-ren obran inspiratuta, bihurtu ezazu espazioa zure konposizioen proiekzio-leku. Tailer honetan, taldean egingo dugu lan irudiak planifikatu eta asmatzeko, aurkezten diren erronken aurrean sormen-irtenbideak bilatuz eta jolasa eta esperimentazioa erabiliz prozesuaren motor gisa. Azkenik, sortutakoari argazkia aterako diogu, ekintzaren erregistro edo artxibo bat uzteko.
Saioaren gidaria: Aitziber Aguirre
Ordua: 10:15
Adina: 9–12 urte
Iraupena: 90 min
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia

