taller-de-imagen-digital-proyectar-crear
Familiak
Martxoak, 8, 15 eta 22, igandeak

Irudi digitalari buruzko tailerra

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Argazkigintzari ahalik eta etekinik handiena aterako diogu irudien bidez istorioak kontatuz modu sortzaile eta dibertigarrian.

Pixilazioa
Martxoak 8, igandea

Pixilazio izeneko animazio-teknika ikasiko dugu, eta animatzaile eta pertsonaia animatu izango gara era berean.

Mona Hatoum artistaren Gure etxea obran inspiratutako eguneroko objektuak baliatuta, bideo bat sortuko dugu argazki finkoak oinarri hartuta. Ikusiko dugu objektuak, euren erabilera-funtzioa galduta, eraldatu egiten direla eta esanahi berriak hartzen dituztela. Era horretan, unibertso magiko bat eraikiko dugu, non bizidunek eta bizigabeek bizitza hartuko duten irudikapen-kode berberak erabilita.

Saioaren gidaria: Zaloa Ipiña

Lur-kodea
Martxoak 15, igandea

Lurraren arteak erakusketan bildutako lurzoru ezberdinen materialak eta testurak aztertu eta argazkitan hartuko ditugu. Horrela, lurreko elementuen bilduma digital txiki bat egin eta sorkuntza guztiz organikoa sortuko dugu, %100 naturala.

Saioaren gidaria: Aitziber Aguirre

Zoom materiari
Martxoak 22, igandea

Materiak, lur motak, pitzadurak, zuntzak, eredu errepikakorrak eta xehetasunik txikiena ere bilatuko ditugu eta argazkiak aterako dizkiegu zooma erabilita. Museoko aretoetan ateratako argazkiok elementu digitalekin uztartuta (pixelak, zirkuituak, kableak…), etorkizuneko paisaia edo organismo futurista bat sortuko dugu.

Saioaren gidaria: Aitziber Aguirre

Adina: 9–12 urte

Ordua: 10:15

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har