
Islak (Adina: 6–10)
Prezioa
Dohainik
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Anish Kapoorren Zuhaitz garaia eta begia lanaren esferaren gainazalek elkar islatzen eta errefraktatzen dute, eta jolas bisual horretan sartzen dira horiei begira daudenak. Aldi berean, eguzkiak eta itsasadarreko urak Museoaren eraikineko titaniozko azalaren gainean distira egiten dute.
Frank Gehryk diseinatutako arkitekturan eta Kapoor artistaren eskulturan inspiratuta, egitura eta artefaktu islatzaile desberdinak sortuko ditugu, eskala errealean eta maketa txikietan, horiekin elkarreragiteko eta dibertitzeko. Argiaren bidez eta gure irudia abiapuntutzat hartuta, testura eta material desberdinekin esperimentatuko dugu, eta distira askotarikoak eta distortsionatuak aurkituko ditugu.
Saioaren gidaria: Maushaus
Ordua: 17:00
Azaroak 22, larunbata: 6–10 urte (euskaraz)
Azaroak 23, igandea: 6–10 urte (gaztelaniaz)
Azaroak 29, larunbata: 6–10 urte (gaztelaniaz)
Azaroak 30, igandea: 6–10 urte (euskaraz)
Iraupena: 90 min
Hizkuntzak: euskara eta gaztelania
Jarduera esklusiboa eta doakoa Museoaren Lagunentzat
Prezioa
Dohainik
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia

