Experiencias-de-juego
Familiak
Martxoak 7 eta 28, larunbatak

Jolas-esperientziak

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Ikerketari, sormenari eta jakin-minari bide ematen dieten material iradokitzaile bezain harrigarriekin jolasteko gonbidapena.

Pieza solteekin jolasean
Martxoak 7, larunbata

Pieza solteak nork bere irizpidearen arabera antolatuta, artelanetan inspiratutako instalazioak sortu ahal izango ditugu. Proposamen honek egituratu gabeko jolas irekia planteatzen du Lurraren arteak erakusketa inspirazio-iturri hartuta. Bertan, material naturalak esploratu ahal izango dira formak, konposizioak eta esku-hartze artistiko txikiak sortze aldera. Modu horretan, konturatuko gara natura bera ere sormenerako lengoaia izan daitekeela.

Jarduerak esperimentazioa eta materialekiko sentsibilitatea sustatzen ditu, eta aukera eskaintzen du elementu organikoak erabiliz figurak, eskulturak nahiz mapak egiteko, izan banaka zein taldeka.

Saioaren gidaria: VACA rules!

Jolas sentsorialak
Martxoak 28, larunbata

Material ugariren eta jolas sentsorialaren bidez, zentzumen guztiekin buru-belarri sartuko gara artearen esperientzian. Ruth Asawa artistaren irudi zintzilikariek munduari ikuspegi berrietatik begiratzeko gonbita egingo digute. Pieza horiek inspirazio-iturri hartuta, argia, koloreak eta usainak aztertuko ditugu gure sormen-prozesuan. Familiartean gozatzeko esperientzia izango da: jakin-minez eta askatasunez sentitzeko, jolasteko eta elkarrekin asmatzeko aukera.

Saioaren gidaria: Ismene Madariaga

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Ordua: 10:15, 3–5 urteko talde bat; 12:15, 6–10 urteko talde bat

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat