Mark-Leckey
Familiak
Abenduak 13, larunbata

Jolas-esperientziak. Pieza solteekin jolasean

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Gozatu familiartean Mark Leckey sortzaile britainiarraren obran inspiratutako jolas libreko esperientzia batez. Diziplina ugari jorratuz —bideoa, instalazioa, soinua, performancea—,herri-kulturarekin eta egunerokotasunaren eta “magikoa” denaren arteko intersekzioarekin lotutako gaiak aztertzen ditu artistak.

Haren obrak inspirazio-iturri gisa balio du parte-hartzaileek nahieran manipula ditzaketen pieza soltez osatutako instalazio bat diseinatzeko. Leckeyk egunerokoa eta sinbolikoa uztartzeko eta objektu hutsalak eragile emozional eta kultural bihurtzeko duen gaitasunean oinarri hartutako saio honek aukera emango digu zerbait eraldatu, hobetu edo asmatu ahal izateko pieza, material birziklatu edo mekanismo sinpleekin jolastuz.

Proposamen efimeroa da, unean unekoa: ez da behin betiko itxura fisikoa duen zerbaitetan hezur-mamitzen, beraz, aldagaiak zalantzan jarriz gozatzeko aukera izango duzu, baita “zer gertatuko litzateke…?” galdera luzatuta berezkoa duzun jakin-mina piztekoa ere.

Saioaren gidaria: VACA rules!

Ordua: 10:15, 3–5 urteko talde 1; 12:15, 6–10 urteko talde 1

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: gaztelania

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.