
Jolas-esperientziak. Pieza solteekin jolasean (Adina: 6–10)
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
“Artea jolastu” ahal izateko Paul Pfeifferren eta Museoaren Bildumako beste artista batzuen lanetan inspiratutako pieza txikiekin arituko gara.
Harridura da arteak eragin ditzakeen emozioetako bat, eta emozio horixe izango dugu gidari hainbat elementurekin egindako instalazioekin zuzenean elkarreragitean datzan prozesu honetan. Prozesu librea da. Ekimenak gizakiok aukera ezberdinak planteatzeko dugun joera eta jakin-mina elikatuko ditu, “Horrela gertatuko balitz?” bezalako galderak sorraraziz. Aldi berean, gure alderdirik irudimentsuena zabaltzera animatzen gaitu Museoaren esparru bizigarrian. Proposamen iragankorra da, unean bertan gertatzen dena, eta ez da behin betiko itxura fisikoa hartzen duen zerbait burutuko; beraz, ikerketaz eta sormenaz zure erritmoan goza dezakezu eta jolasak pizten duen suspertze kolektiboan diberti zaitezke.
Saioaren gidaria: VACA rules!
Ordua: 12:15, 6–10 urteko talde 1
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia