Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
La-vaca-rules
Familiak
Otsailak 22, larunbata

Jolas-esperientziak. Pieza solteekin jolasean (Adina: 6–10 urte)

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia

Jolas egiteko eta artea bertatik bertara esploratzeko aukera ematen duten pieza solte eta eraldagarriekin egingo den jolas ireki eta librea.

Paul Pfeifferren eta Museoaren Bildumako beste artista batzuen lanetan inspiratutako pieza txiki eraldagarriei esker, “artea jolastu” ahal izango duzu zuzendu gabeko prozesu batean. Arteak harridura eragiten du askotan, eta emozio horixe izango du gidari pieza soltez osatutako instalazioak aurkezten dituen jarduera honek. Ekimenak hauspotu egiten du gizakiak aldagaiak planteatzeko duen joera, berezkoa dugun jakin-mina xaxatzen du “zer gertatuko litzateke…?” galdera luzatuta, eta gure alderdirik irudimentsuena aske uztera animatzen gaitu Museoak eskaintzen duen esparru bizigarrian. Proposamen efimeroa da, unean unekoa: ez da obra jakin batean hezur-mamitzen. Jarduerak, beraz, ikerketa- eta sorkuntza-prozesuaz zeure erritmora gozatzeko aukera eskainiko dizu, eta jolasak dakarren bizitasun kolektiboan murgilduko zaitu.

Saioaren gidaria: VACA rules!
Ordua: 12:15, 6–10 urtekoen taldea
Iraupena: 90 minutu
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia