Jolas-esperientziak. Pieza solteekin jolasean
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Hezkuntza-gunea
Informazio gehiago
3 eta 5 urte arteko taldearen kasuan, jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat
Arteak harridura eragiten du askotan, eta emozio horixe izango du gidari eraldatzeko moduko pieza soltez egindako instalazioak aurkezten dituen jarduera honek. Museoaren Bildumako artelanetan oinarritutako konfigurazio horiek bideratu gabeko jolasean oinarritutako unibertso bat planteatzen dute, non eguneroko objektuek beren egitekoaz haratago doazen dimentsio berriak hartzen baitituzte.
Zer aurkituko duzu aretoan? Eguneroko objektuak —begiztak, kaxak, oihalak, alanbreak, ontziak— esploratzera eta manipulatzera gonbidatuko zaituzten hainbat instalazio, jolas amaigabe eta porotsuari bide emango diotenak: dena eraldatuz joango da inguruarekin, gainerako parte-hartzaileekin eta eskura dituzun elementuekin hartu-emanak sortu ahala.
Guztiek izango dute instalazioak nahieran aldatzeko aukera. Play matters, jokoak garrantzia du: ideia horrek azpimarratu egiten du jolasak indibidualtasuna eta bat-batekotasuna gainditzeko duen gaitasuna.
Ekimen honek gizakiak aldagaiak zalantzan jartzeko duen joera hauspotzen du, berezkoa dugun jakin-mina xaxatzen du ”zer gertatuko litzateke…?” galdera luzatuta, eta gure alderdirik irudimentsuena aske uztera animatzen gaitu Museoa bezalako esparru bizigarrian.
Proposamen efimeroa da, unean unekoa, ez da obra jakin batean hezur-mamitzen. Beraz, ikerketa- eta sorkuntza-prozesuaz goza dezakezu zure erritmoan, baita jolasak eragiten duen bizitasun kolektiboaren sentipenaz ere.
Saioen gidaria: VACA rules!
Ordutegia:
10:15–11:45: 3–5 urteko taldea (familiarekin)
12:15–13:45: 6–10 urteko taldea
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Hezkuntza-gunea
Informazio gehiago
3 eta 5 urte arteko taldearen kasuan, jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat