
Jolas sentsorialak. Sentitu, jolastu, sortu
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat
Ezagutu Luma-bola biguna: Claes Oldenburg eta Coosje van Bruggen artistek, material bigunak erabiliz, badmintoneko luma-bola formarekin egindako eskultura.
Tailer honetan oso hauskorrak diren elementuak erabiliko ditugu zentzumenak pizteko: lumak. Pentsatu nola sentituko zinatekeen luma baten arintasuna izango bazenu. Dinamika dibertigarrien eta gorputz-jolasen bidez, aire bihurtuko gara, eta zentzumenak areagotuko ditugu materialak manipulatuz eta ehundurak, formak eta aromak sentituz. Zentzumenak izango ditugu gidari ekintzaz, sormenez eta dibertsioz betetako bidaia berezi honetan.
Jolas sentsorialon helburua familia osoak esperientzia aberasgarri eta esanguratsua bizitzea eta elkarlanean askatasun osoz esperimentatzea da.
Saioaren gidaria: Ismene Madariaga
Ordua: 10:15, 3–5 urte arteko talde 1; 12:15, 6–10 urte arteko talde 1
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

