Juegos-sensoriales
Familiak
Martxoak 1 eta 15, larunbatak

Jolas sentsorialak. Sentitu, jolastu, sortu (Adina: 6–10)

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Jeff Koonsen Idi-bihotzak eskulturan inspiratutako esperientzian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Sormenarekin eta jolasarekin lotutako dinamikak baliatuta zentzumen guztiak estimulatuko ditugu. Jolas batzuetan bost zentzumenak —ukimena, usaimena, dastamena, ikusmena eta entzumena— erabili beharko dira, eta proposamen batzuek gorputzaren mugimendu integrala aktibatuko dute, gure ingurunearekin konektatzeko modu berriak ezagutzera gonbidatzearekin batera. Udaberria hurbiltzen ari da eta ongi etorria emateko sasoiko usainak arnastuko ditugu, soinuak entzungo ditugu eta kolore eta formekin sintonizatuko dugu, gure sentsorialtasuna zabaltzeko. Murgiltze-bidaiak honek gure irudimena, emozioak eta harritzeko dugun gaitasuna piztuko ditu, arteak duen botere eraldatzailea erakutsiz. Naturako hainbat material aztertuko ditugu, eta haien ehundura, forma eta aukerekin harrituta geratuko gara. Gure zentzumenek gidatuko gaituzte ekiteko, sortzeko eta dibertitzeko bidaia berezi honetan.

Saioaren gidariak: Ismene Madariaga, Eliezer Ruiz
Ordua: 12:15, 6–10 urteko talde 1
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia