Jolas sentsorialak. Sentitu, jolastu, sortu
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea
Informazio gehiago
3 eta 5 urte arteko taldearen kasuan, jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat
Museoko hainbat obra abiapuntu hartuta, jolasaren bidez zentzumenak eta geure buruarekiko kontzientzia piztuko dizkigun tailer sentsoriala. Denetariko jolasak jorratuko ditugu: batzuek dantzan jarriko dizkigute zentzumen guztiak —ukimena, usaimena, dastamena, ikusmena eta entzumena—; beste batzuek, berriz, gorputz osoa mugiaraziko digute.
Zergatik ibili Richard Serraren labirinto magikoan barrena oinak eta begiak bakarrik erabilita, zentzumen guztiekin egin badezakegu? Ukimena, entzumena, usaimena, intertzepzioa zein propiozeptzioa erabilita hautemango dugu Richard Serraren Denboraren materia instalazioa. Abentura ederra izango da haurrentzat nahiz familia osoarentzat. Serraren obrak harreman magikoa sortzen du espazioaren, denboraren, materiaren eta mugimenduaren artean. Argiekin, itzalekin, ehundurekin eta formekin jolasteko hamaika modu eskaintzen dizkigu bere korridoreetatik goazela, bidea aurkitu nahian eta orainari zein denboraren joanari buruz hausnarketan.
Gainera, askotariko materialak esku artean erabiltzeak gorputz guztiarekin sentitzera gonbidatuko gaitu, sormenetik, bat-batekotasunetik, jolasetik eta harriduratik abiatuta.
Saioen gidariak: Ismene Madariaga eta Eliezer Ruiz
Ordutegia:
10:15–11:45: 3–5 urteko taldea (familiarekin)
12:15–13:45: 6–10 urteko taldea
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea
Informazio gehiago
3 eta 5 urte arteko taldearen kasuan, jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat